en inguruan
Aurrekariak
AutoTrust 2019ko ELKARTEK deialdiko Autolib proiektuan aurkeztutako estrategiaren barruan sartzen da.
EAEko I+G zentroen eta erakundeen apustu estrategikoa, lankidetzak estutzeko eta sinergiak sortzeko honako helburu hauekin.
CCAM aplikazioetarako AA fidagarria garatzea
CCAM erabilera-kasuetarako berariazko frogatzaileak integratzea eta garatzea
Helburuak
AutoTrust-en helburua da AA fidagarria garatzeko metodologiak ikertzea eta proposatzea, CCAM sistemei aplikatutako AA sistemei gardentasuna emateko. Helburu horiek beren izaera metodologikoaren, azlgarritasunaren edo ebaluaketaren arabera taldekatu daitezke, hau da:
AAn oinarritutako CCAM soluzio fidagarriak garatzeko metodologia, dauden araudiak, AutoTrusten garatutako ikerketa eta CCAM sektorean dauden erabiltzaileen profilak eta erabilera kasuak kontutan harturik.
AAko erabiltzaileen interpretagarritasuna hobetzeko metodoak eta aplikazioak.
AAko erabiltzaileentzako algortimoen gardentasuna eta konfiantza bermatzeko ebaluazio sakoneko metodoak, bai eta CCAM erabilera-kasuak aztertzeko metodologiak.
Sektoreak
AutoTrust hiru industria-sektore nagusiri aplika dakizkiekeen emaitza teknologikoak eskaintzeko diseinatua dago
Automozioa. Ibilgailuen automatizaziora bideratutako mugikortasun arina (autoak, autobusak) eta errepideko azpiegiturekin koordinatzea
Trenbidea. Tranbia eta treneretako mugikortasun astuna
Industria. Industria-nabeetako kargen garraioan lan egiteko mugikortasun oso espezifikoa