Espainian, garraioaren sektorea energiaren guztizko kontsumoaren % 40 baino gehiago da, eta berotegi-efektuko gasen isurketen % 27 inguru eragiten du. Sektore horren barruan, aipatzekoa da salgaien garraioak CO2 isurketen % 40 eragiten duela, nahiz eta garraio-flota osoaren % 10 baino ez izan.
Egoera horri erantzuteko, Europan ikerketa-ildo bat sustatzen ari dira, sektore horren energia-kontsumoa eta isurketak murrizteko, flotak elektrifikatuz eta bestelako energia-iturriak erabiliz, hidrogenoa kasu. Motor elektrikoek, gainera, oso erantzun lineala ematen dute biraketa altuenetan, eta, horri esker, potentzia modu egokienean aplika daiteke abiadura-gama zabal batean.
Bestalde, Espainian urtero 50.000 istripu inguru izaten dira logistika-zentroetan, zamalanetan eta garbiketa- edo mantentze-lanetan batik bat. Zeregin horiek, errepikakorrak eta egunerokoak izanik, arriskutsu bihur daitezke egoera desegokietan, hala nola, ikusmen murriztuko egoeretan, ibilgailuaren ezohiko dinamiketan edo maniobragarritasun mugatuko eremuetan.
Motor elektrikoen ezarpena dela eta, kontrol-unitateek abiadura modu progresibo eta errazean kontrolatzeko aukera ematen dute, aipatutako elektrifikazio hori automatizazioarekin edo eguneroko zeregin errepikakorren laguntzarekin bateratuz, zeregin horiek konplikatuak izan daitezke eta. Hori lortzeko, aurrez zehaztutako jarraibideak betetzeaz gain, gidariak gehiegizko maniobrak egin behar izan gabe eta, era horrretara, energia-kontsumoa handituz.
Automatiza daitezkeen maniobra horien artean, “encule” edo “docking” delakoa bereziki interesgarria da, atzera-martxaren konplexutasunagatik, bereziki biraketa-angelu txikiekin maniobratu behar delako. Maniobra horietan laguntza automatizatua oso baliagarria izan daiteke, lehen aipatutakoen antzera, baita salgaien garraioan esperientzia duten gidarientzat ere.
Hala ere, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (TZN) 2022ko estatistika-datuen arabera, E motako 35.820 baimen baino ez ziren eman (edozein atoi mota duten ibilgailuak gidatzeko gaitzen dutenak), eta 784.369 baimen, aldiz, inolako prestakuntzarik jaso gabe atoi arinak garraiatzeko baimena ematen dutenak. Horrek adierazten du atoiak maneiatzeko baimena duten gidarien % 4k soilik jaso duela prestakuntza espezifikoa maniobra egiteko erari buruz. Hori dela eta, maniobra horien automatizazioa abantaila garrantzitsua izan daiteke ibilgailuak, animaliak edo bestelako karga-motak aldez aurretik esperientziarik gabe garraiatzeko.
Testuinguru horretan, pertsonen eta makinen arteko lankidetzak ahalbizetzen duen interfazeak (ingelesez, Human-Machine Interface – HMI) zeregin garrantzitsua du, bereziki kontuan hartuta kontrolatzaileak kontrol-kontsignak eman edo iradoki ditzakeela maniobra egiterako garaian, eta ibilgailuaren mugimendua aurreikus dezakeela erabiltzailearen jarraibideei erantzuna emanda. Informazio hori erabiltzailearentzat HMIean ulergarria izateaz gain, ziurtasuna ematen du ezezagunak diren egoerei aurre egitean.
Gainera, ibilbide egokiaren aukeraketa aldatu egin daiteke inguruneko oztopoen arabera. Era horretan, sistema automatizatuak oztopoak dituzten inguruneetan “docking” erako ibilbideak sor ditzake, naiz eta, ibilbide jakin bat zergatik aukeratzen duen beti agerikoa ez izan. Alde horretatik, azalpen argiek berebiziko garrantzia dute erabiltzailearengan eta kontrolatzailearengan, izan ere, ibilbide jakin bat zergatik aukeratzen den azaltzen duelako.
AUTOTRUST proiektuaren baitan, Tecnalia R&I irtenbide bat garatzen dabil. Haren helburua, aparkatzeko maniobrarako ibilbide egokia sortzea da, inguruneko informazioaz baliatuta. Era berean, ibilbidearen jarraipen zehatza bermatuko duen kontrolagailu sendo bat lortzea dute helburu. Horiek horrela, interesdunei informazioa eman nahi zaie, sistemarekiko konfiantza areagotzeko asmoz.