Mugikortasun fidagarriaren etorkizuna
1
ZER DA AUTOTRUST
AutoTrust mugikortasunaren eta garraioaren sektoreari zuzenduta dagoen EAEko I+G zentroen eta erakundeen apustu estrategikoa da.
Funtzesko eragileen lankidetzari esker, sinergiak sor daitezke ikerketaren ekosisteman. Lankidetza horrek, mugikortasunaren eta garraioaren sektoreko enpresei (trenbidekoak, automobilgintzakoak eta industriakoak) teknologia apurtzaileak eskaintzeaz gain, mugikortasunaren sektorea bultzatzeko eta balio erantsi handia emateko gai den ekosistema sortu nahi du, merkatuan lehiarako abantaila izan dadin.
Helburua
AutoTrust-en helburua da CCAM aplikazioetan (Connected, Cooperative and Automated Mobility) aplikatutako IA sistemei gardentasuna emango dieten IA fidagarria garatzeko metodologia praktikoak ikertzea eta proposatzea
3 ardatz nagusi
AutoTrust erabiltzaile-profil desberdinetarako metodologia praktikoak garatzen ditu, eta adimen artifizialaren azalgarritasun- eta ebaluazio-teknologikoak haien beharretara egokitzen ditu, hiru oinarri nagusiren bidez:
IA-ren gardentasunari eusten dioten jardunbide egokiak eta arkitekturak aztertzeko eta definitzeko prozedurak proposatzea
Azalgarritasun-metodoak ikertzea gardentasuna lortzeko
Ebaluaketa metodoak ikertzea gardentasuna lortzeko