BERRIAK2024-03-19T13:28:49+01:00

Berriak

Azken berriak

Ibilgailuaren eta gidariaren arteko elkarreragina, autoaren erosotasuna hobetzeko

Erabiltzaileen eta ibilgailuaren arteko elkarreragin egokia bermatzea komunikazio-estrategia fidagarri eta eraginkor baten beharra dakar. Horretarako, erabiltzaileari bidalitako mezuak argi antzematea, ulertzea eta onartzea ziurtatu behar da, segurtasuna eta gidatzeko esperientzia orokorra hobetzen laguntzeko. Elkarreragin hori errazteko, giza-makina interfazeen (Human Machine Interfaces, HMI) aukera zabal bat garatu da: pantailak, soinuak, LED argiak edota ukimen bidezko bibrazioak, besteak beste. HMI bat hautatzerakoan, mezuak transmititzeko metodoen eraginkortasuna kontuan hartu behar da, baina baita alerta bakoitzaren [...]

IA fidagarrian berrikuntza berria etorkizuneko mugikortasunerako

IKERLANek indartu egiten du bere posizioa Adimen Artifizial (AA) fidagarriko teknologiak garatzen, mugikortasun kooperatibo, konektatu eta automatizatuaren (CCAM) ekosisteman. AutoTrust proiektu europarraren zortzi bazkide estrategikoetako bat izanik, zentro teknologikoak bere esperientzia eskaintzen du AA sektore kritikoetara egokitzeko, hala nola automozioa, robotika eta trenbidea, non segurtasuna eta fidagarritasuna funtsezkoak diren.Berriki, IKERLANeko taldeak HIPEAC 2025 foroan parte hartu zuen, errendimendu handiko konputazio eta sistema txertatuen erreferentziazko ekitaldian. Bertan, AA ingurune kritikoetan integratzeko erronkak aztertu [...]

Mugikortasun Kooperatibo, Konektatu eta Autonomoan AAren fidagarritasuna ebaluatzeko ontologia

Mugikortasunean Adimen Artifizialaren (AA) segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Esparru honetan, AA sistemek teknikoki efizienteak izateaz gain, bidezkoak, azalgarriak eta erresilienteak izan behar dira ingurune konplexuetan suertatzen diren ustekabeko egoeren aurrean. AA sistemen ebaluazioa argia ez izateak, arriskuak ekar ditzake bide-segurtasunarentzat, jendearen onartzea gutxiagotu dezake eta AAren bermatzea eragozten duten erregulazio-oztopoak sortu ditzake. AAren fidagarritasuna ebaluatzeko erronka nagusietako bat erabilitako terminologiari buruzko adostasun falta da. Kasu askotan, "sendotasuna" [...]

Adimen artifiziala, mugikortasun autonomoaren fidagarritasuna hobetzeko

Ceit zentro teknologikoak AutoTrust proiektuan hartu du parte. Proiektu hori mugikortasun kooperatibo, konektatu eta automatizaturako Adimen Artifizialean (AA) oinarritutako funtzionaltasun fidagarriak garatzera bideratutako ekimena da. Ceit landarediaren hazkundeak bide azpiegituretan eragindako interferentziak detektatzen ari da, Adimen Artifizial Esplikagarriko tekniken bidez AAren emaitzak azaltzen saiatuz. Mugikortasun kooperatibo, konektatu eta automatizatuaren (CCAM) eremu konplexuak ez du oraindik konfiantza sorrarazten, eta hori da gidatze autonomoaren oinarrietako bat. Ceit zentro teknologikoa AutoTrust proiektuan parte hartzen ari den [...]

Machine Learning haririk gabeko seinaleak dituzten lokalizazio-sistemetarako

Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundeak Tsinghuako Unibertsitatearekin lankidetzan dihardu 2019an sinatutako hitzarmen bati esker, adimen artifizialeko proiektuak sustatzeko helburuarekin. Hitzarmen horri esker, ikasleen eta ikertzaileen arteko trukea erraztu da, eta, gainera, baterako hainbat jarduera bultzatu dira. Lankidetza horren esparruan eta AUTOTRUST proiektuarekin, ikaskuntza automatikoko ereduen erabilera ikertu da, hari gabeko sareen seinaleak erabiliz lokalizazioen estimazioan doitasuna hobetzeko. Zehazki, detekzio eta komunikazio integratuen paradigma landu da (ISAC, ingelesezko siglak: Integrated Sensing and [...]

Gidatzeko simulagailua: erabiltzaile-ibilgailua komunikaziorako zubia

Gidatze autonomoa garatuagoa eta konplexuagoa bilakatzen dijoan heinean, eta era berean, adimen artifiziala garatu ahala, agerian geratu da erabakiak hartzea ulergarria izan behar dela autoko bidaiarientzat, bereziki, gizartean onespena lortzeko. Adimen artifiziala ulergarri eta fidagarri bihurtzeko prozesuan, funtsezko urratsetako bat da HMI (Human-Machine Interface) bidez erabakiak ibilgailuko bidaiariei azaltzea. Izan ere, "gizakia ardatz duen diseinua", hau da, HMIren diseinua eta okupatzaileari azaltzeko gaitasuna, azken honen informazio hartu-emana gehituta, metodo eraginkorra izan da konfiantza [...]

Ibilgailu artikulatuak aparkatzeko maniobraren automatizazioa

Espainian, garraioaren sektorea energiaren guztizko kontsumoaren % 40 baino gehiago da, eta berotegi-efektuko gasen isurketen % 27 inguru eragiten du. Sektore horren barruan, aipatzekoa da salgaien garraioak CO2 isurketen % 40 eragiten duela, nahiz eta garraio-flota osoaren % 10 baino ez izan. Egoera horri erantzuteko, Europan ikerketa-ildo bat sustatzen ari dira, sektore horren energia-kontsumoa eta isurketak murrizteko, flotak elektrifikatuz eta bestelako energia-iturriak erabiliz, hidrogenoa kasu. Motor elektrikoek, gainera, oso erantzun lineala ematen dute [...]

Human-Machine Ibilgailu automatizatuetarako interfazeak

Ibilgailuen automatizazio-maila pixkanaka handitzeak, funtzio aurreratuak garatzea dakar, eta horiek, automatizazio-maila handitu ahala, ohartaraztetik gidariari laguntzera igarotzen dira. Abisu horrek edota ibilgailuaren kontrola partekatzeak, sistema automatizatuaren eta gidariaren arteko komunikazio egokia eskatzen du, biek modu arinean lan egin dezaten eta gidariak arbuiorik sor ez dezan. Horretarako, funtsezkoa da gizakien eta makinen arteko interfaze-sistemak (HMI) diseinatzea, bien arteko komunikazioa erraztuko dutenak, sistema automatizatuak hartzen dituen abisuak eta ekintzak beti ulergarriak, iragartzeko modukoak eta, beraz, [...]

Go to Top